Albistea entzun

Ondo bete du egitekoa

Jakak nagusitasunez irabazi dio Irribarriari (22-15), eta buruz buruko final-laurdenetako ligaxka jokatuko du Rezusta, Artola eta Lasorekin
<b>Iker Irribarria eta Erik Jaka, lehia amaieran, atzo, Eibarren.</b>
Iker Irribarria eta Erik Jaka, lehia amaieran, atzo, Eibarren. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2022ko apirilak 19

Kito. Zehaztuta daude Buruz Buruko Txapelketaren final-laurdenetako bi ligaxkak: A multzoan, Jokin Altuna, Jose Javier Zabaleta, Joseba Ezkurdia eta Dario Gomez ariko dira. B multzoan, berriz, Beñat Rezusta, Iñaki Artola, Unai Laso eta Erik Jaka. Datorren asteburu luzean jokatuko da aurreneko jardunaldia: ostiralean hasi eta astelehenean bukatuko da.

Jaka izan da sailkatu den azkena. Atzo Eibarko (Gipuzkoa) Astelenan Iker Irribarriari nagusitasunez irabazita sailkatu zen: 22-15. Asko zegoen irabazteko: ligaxka jokatzea; baina baita asko galtzeko ere: kanpoan geratzea. Horrek tentsio handia eragin zion partidari. Hori ondoen kudeatzen zuenak irabaziko zuen. Jakak egin zuen, eta hura gailendu zen.

Lizartzarrak ez zuen ikusgarri jokatu, baina ondo egin zituen egin beharreko guztiak. Batetik, min handia egin zuen sakearekin: sei tanto lortu zituen, gehienak hasieran, eta erabakigarriak izan ziren garaipena bideratzen hasteko (12-4). Bestetik, deseroso sentiarazi zuen Irribarria une oro. Aramarra lotuta aritu zen. Zerbait bada, jotzaile handia da, baina atzo ia ez zion etekinik atera dohain horri. Nekez gozatu zuen: airez, zertxobait, baina botez, batere ez. Eskuko minez egon da, eta horrek izango zuen zerikusirik.

Ezintasun horrek etsipena eragin zion, eta, ondorioz, presaz jokatzea ere bai. Hamar pilota huts egin zituen, eta hirutan egin zuen falta sakean. Horretan ere deseroso sentiarazi zuen Jakak. Haren botilero Jon Eskuderok agindu zion aurkaria sakatzera zihoanean hura urduritzen saiatzeko, eta emaitza oso ona izan zen. Seguru aritu zen Jaka —lau pilota bakarrik galdu zituen, eta sake batean egin zuen falta, partidako aurrenekoan—, eta ondo defentsan, eusten, batez ere Irribarriak partidaren erdian izan zuen susperraldian: 12-8 eta 14-10. Baina hortxe amaitu zen Aspekoaren gorakada.

Final-zortzirenak jokatuta, asteburuan ekingo diote final-laurdenetako ligaxkari: Rezustak eta Jakak jokatuko dute aurreneko partida, ostiralean, Bergaran (Gipuzkoa), 22:00etan (ETB1): larunbatean, Zabaleta eta Ezkurdia arituko dira Iruñean, Labriten (17:15, ETB1); igandean, berriz, Altuna III.a eta Dario izango dira aurrez aurre Bilbon (17:00, ETB1); eta astelehenean, Artolak eta Lasok neurtuko dituzte indarrak Zumaian (Gipuzkoa), 17:00etan.

Trinketeko finalak, prest

Trinketan, berriz, asteburuan argitu da zein lau bikotek jokatuko dituzten binakako bi finalak: Lehen Mailan, Peio Larralde eta Jon Saint Paul ariko dira Mattin Olzomendiren eta Battitta Ducassouren aurka, maiatzaren 1ean, Baionan; Bigarren Mailan, berriz, Laurent Bielle eta Andoni Iphar ariko dira Ekhi Ziarrustaren eta Inhar Ugarteren aurka, maiatzaren 2an, Donibane Garazin.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Aimar Oroz, etsita, aukera bat huts egin ondoren. ©Iñigo Uriz / Foku

Gorritxoek suspertu ezinik jarraitzen dute

Julen Etxeberria

Osasunak galdu egin du Atletico Madrilen aurka Sadarren. Nafarrek ez dute oraindik etxean irabazi denboraldi honetan. Ligako azken hamabi puntuetatik bakarra eskuratu dute. Epaileak berdinketarena izan zitekeen gola baliogabetu dio David Garciari, eta Arrasate eta Chimy Avila kanporatu ditu.

Abde Rebbach Alaveseko aurrelaria Oscar Mingueza Celtako atzelariarekin lehian, atzo, Balaidosen. ©SALVADOR SAS / EFE

Aho zapore gaziko puntua

Iñigo Lasa Fresneda

Alavesek berdindu egin du Celtaren zelaian, eta, horri esker, lehen puntua lortu dute etxetik kanpo. Arabarrak jokalari bat gehiagoarekin aritu dira 68. minututik. Samuk sartu du gola

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Etxean talde sendoa izatea da gure erronketako bat»

Ainara Arratibel Gascon

Athleticek sasoiko lehen hiru puntuak berreskuratu nahi ditu Levante Las Planasen zelaian. San Adrianek nabarmendu du «borroka handiko» partida izango dela.
Masterseko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak, Nafarroa Arenan, pilotak aukeratzen. ©IDOIA ZABALETA / FOKU

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan

Julen Etxeberria

Gaur jokatuko dituzte Masterseko finalerdiak, Iruñeko Nafarroa Arenan (21:15, ETB1). Irabazleek finala jokatuko dute igandean, toki berean

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...