Asko dago jokoan

Zabaletak eta Dariok elkarren aurka jokatuko dute gaur Legazpin. Ezkurdia eta Altuna III.a begira egongo dira ea zer gertatzen den

Jose Javier Zabaleta, akituta, Joseba Ezkurdiaren aurkakoan. ARITZ LOIOLA / FOKU.
Julen Etxeberria.
2022ko maiatzaren 3a
00:00
Entzun
Gaur amaituko da buruz burukoren final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldia. Luze jo du: duela lau egun hasi zen, eta, Jokin Altunaren eta Joseba Ezkurdiaren artekoa bertan behera geratu zenez, ez da neurketarik jokatu larunbatetik.

Gaur ekingo diote berriro lehiari. Jose Javier Zabaleta eta Dario Gomez ariko dira elkarren aurka, Legazpin (Gipuzkoa), 17:30ean. Asko dago jokoan: finalerdietarako sailkatzeko aukerari eustea. Ezkurdia sailkatuta dago jada, jokatu dituen bi partidak irabazi baititu. Zabaletak eta Dariok, berriz, galdu egin dute jokatu duten partida bakarra. Beraz, galtzailea ia aukerarik gabe geratuko da. Iaz elkarren aurka jokatu zuten, final-laurdenetan, eta Zabaletak nagusitasunez irabazi zuen: 22-5.

Zabaletak irabazteak hiru ondorio izango lituzke: Dario aukerarik gabe geratuko litzateke; Ezkurdiak lehen postua ziurtatuko luke; eta Zabaletak eta Altunak bigarren postua lukete jokoan azkeneko jardunaldian.

Dariok irabaziz gero, berriz, Zabaletak oso zail luke sailkatzea, eta aurrelariak aukera izango luke. Horretarako, Ezkurdiari irabazi beharko lioke azken jardunaldian. Bederatzian utziko balu, lehena litzateke, eta Ezkurdia, bigarren; hark nahikoa luke hamar tanto egitea. Dariok galtzeak, berriz, Altuna III.ari egingo lioke mesede, eta, Zabaletari irabaziz gero, finalerdiak jokatuko lituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.