Albistea entzun

Eraberrituta dator

Euskal selekzioak Txileren aurka jokatuko du gaur, Mendizorrotzan (19:00, ETB1). Hemezortzi jokalarietatik hamalau lehen aldiz ariko dira
<b>Euskal selekzioak 2017an Txekiaren aurka jokatutako partida.</b>
Euskal selekzioak 2017an Txekiaren aurka jokatutako partida. J. CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Etxeberria -

2022ko abenduak 20

Pixkanaka-pixkanaka, bidea egiten ari da euskal futbol selekzioa. Hamabigarren aldiz jokatuko du gaur, Mendizorrotzako estadioan (19:00, ETB1). Txileren kontra ariko da oraingoan.

Eraberritu egin dute euskal selekzioa. Batetik, hautatzailea aldatu dute. Juanjo Arregik Iñigo Juaristi ordezkatu du, azken horrek Alavesen ardura hartu berri baitu. Bitxia da, aurretik Juaristik ordezkatu baitzuen Arregi selekzioan. Haren ondoan, arrastoa utzitako bi futbolari ariko dira: Ainhoa Tirapu eta Sandra Ramajo.

Bestetik, gaur jokatuko duten futbolari gehienak lehen aldiz ariko dira selekzioarekin; hemezortzitik hamalau. Hauek ariko dira lehen aldiz: Nerea Eizagirre, Iraia Iparragirre, Amaiur Sarriegi, Cecilia Marcos (Reala), Nerea Nevado, Maite Zubieta (Athletic), Irati Urruzola, Maitane Zalba, Patricia Zugasti, Maitane Vilariño (Osasuna), Marta San Adrian, Ane Miren Martinez de la Hidalga (Alaves), Jone Ibañez eta Arene Altonaga (Eibar). Leire Bañosek (Levante), Amaia Peñak (Athletic), Itziar Gastearenak (Granada) eta Ane Etxezarretak (Reala) bakarrik dakite zer den selekzio nagusiaren elastikoa janztea.

Txapeldunen Liga jokatu behar zuten euskal jokalariak ez daude deialdian: Irene Paredes (Bartzelona), Maite Oroz, Nahikari Garcia (Real Madril) eta Damaris Egurrola (Olympique Lyon).

Txilek, berriz, gora egin du: 38. lekuan dago FIFAren zerrendan. Amerika kopa guztiak jokatu ditu, eta bi aldiz izan da txapeldunorde. 2019an, Munduko Kopa jokatu zuen, eta, iaz, Olinpiar Jokoetan aritu zen. Ez batean, ez bestean, ez zuen gainditu ligaxka.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...