Albistea entzun

Ezusteko porrota

28-25 galdu du Bidasoak Portugalen, Aguas Santas Milanezaren aurka. Portugaldarrak Europako Ligan garaipenik lortu gabe zeuden
<b>Bidasoako eta Aguas Santas Milanezako jokalariak Irunen jokatu zuten joaneko partidan .</b>
Bidasoako eta Aguas Santas Milanezako jokalariak Irunen jokatu zuten joaneko partidan . JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko otsailak 8

Oraindik garaipenik lortu gabe zegoen Aguas Santas Europako Ligako ligaxkan, baina Bidasoak ezin izan zuen punturik eskuratu atzo, eta 28-25 galdu zuen Portugalen. Puntu nahikoa bildu dute oraingoz irundarrek, baina tentu handiz ibili beharko dute hurrengo jardunaldietan beste irristadarik ez egiteko.

Partida parekatua jokatu zuten atzo Aguas Santas Milanezak eta Bidasoak. Multzoko azken sailkatua lehen garaipenaren bila zelairatu zen zaleen aurrean, eta hurrengo fasera sailkatzeko dituzten aukeretan sinetsita, partida osoa egin zuten. Bidasoak, ordea, ez zuen asmatu. Lehen zatian aurretik izan ziren arren, deseroso aritu ziren une oro. 45. minututik aurrera lehen errentak lortu zituen etxeko taldeak, eta puntuen beharrak bultzatuta, ez zioten Bidasoari ohikoa duen jokoa egiten utzi.

Porrotaren ostean zazpi punturekin dago Bidasoa sailkapenean, eta lau puntura ditu Motor eta Aguas Santas, bosgarren eta seigarren sailkatuak, hurrenez hurren.

Bera Bera, gaur, Elxen

Bera Berak, berriz, Espainiako Ligako hamalaugarren jardunaldiko partida jokatuko du gaur Elxen (Herrialde Katalanak), 20:00etan. Donostiako taldeak bolada bikaina harrapatu du: ligako estreinan, etxean, Malagaren aurka galdu eta gero, irabazi egin ditu ondoren jokatu dituen neurketa guztiak; hamabi, hain zuzen ere. Horri esker, zazpi punturen aldea du bigarren sailkatuarekiko.

Bolada eder horri eutsi nahi dio gaur. Partida oso bihurria da, Elx sasoi betean baitago: irabazi egin ditu azken bost partidak. Donostian, nagusitasunez irabazi zuen Imanol Alvarezek entrenatutako taldeak (32-17), baina etxean aurkari arriskutsua da Elx.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jose Javier Zabaleta, Aitor Elordi, Martin Alustiza, Unai Laso eta Ander Imaz, atzoko pilota aukeraketan. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Dena prest daukate finalerako

Joxerra Senar

Elordi eta Zabaleta, eta Laso eta Imaz pozik geratu dira igandeko finalerako hautatutako hiru pilotekin. Nafarroa Arenan pilota biziak azkar higatzen direla eta defentsa lanak zailtzen direla azaldu dute
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Beharbada hau da ordainsaria laster goian egoteko berriz»

Ainara Arratibel Gascon

Hamasei denboraldi daramatza talde zuri-gorrian Diezek, eta onartu du orain arteko «gogorrena» izaten ari dela. Argi du hurrengo hiru partidak gako izango direla jaisteko postuetatik erabat aldendu ahal izateko.
 ©JAVIER BELVER / EFE

Nahi bai, baina ezin

Beñat Mujika Telleria

Araskik galdu egin du Zaragozaren aurka, eta Espainiako Kopatik kanporatu du etxeko taldeak. Hasieratik nagusitu da Zaragoza
Osasunaren eta Mallorcaren arteko joaneko partidako argazkia. ©I. URIZ / FOKU

Etenalditik Mallorcara, San Mamesera joan aurretik

Berria

Osasunak asteartean jokatuko ditu Kopako finalerdiak, baina lehenbizi Mallorcaren aurka jokatuko du gaur.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.