Albistea entzun

Ilusioa eta zalantzak

Sevillan irabazita, konfiantza handiz iritsiko da Osasuna Kopako finalerdietara. Athleticek jokalari garrantzitsu asko dauzka min hartuta
<b>Athleticeko Nico Williams, eta Osasunako Diego Moreno, San Mamesen jokatutako ligako neurketan.</b>
Athleticeko Nico Williams, eta Osasunako Diego Moreno, San Mamesen jokatutako ligako neurketan. LUIS TEJIDO / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko otsailak 28

Hilabete igaro da Espainiako Kopako finalerdien zozketa egin zenetik, eta urruti zirudien eguna bertan da jada. Bihar jokatuko dute Osasunak eta Athleticek joaneko partida Sadarren, eta bi taldeak oso egoera desberdinetan iritsiko dira egun handira; Osasunak Sanchez Pizjuanen irabazi zuen igandean, eta ohikoak ez diren hainbat jokalari zelairatu zituen Jagoba Arrasatek, biharko neurketarako jokalariak gordetzeko. Ezin hobeto atera zitzaion apustua, Ernesto Valverderi ez bezala. Athleticeko prestatzaileak denbora asko jokatzen duten jokalariak zelairatu zituen San Mamesen, eta ezustean galdu zuen Gironaren aurka etxean. Bi gol sartu zituen Athleticek bere atean, eta itxura kaskarra erakutsi zuen zaleen aurrean.

Hala ere, emaitza ez zen izan arratsaldeko albiste txarrena zuri-gorrientzat. Jokalari askok min hartu zuten, eta ez dira bihar Sadarren izango. Lesioek, gainera, ez daukate itxura onik; Unai Simonek orpazurdan hartu zuen min, eta Nico Williamsek eta Raul Garciak belauna eta sorbalda bihurritu zituzten, hurrenez hurren. Yeray Alvarezek eta Jon Morcillok ere min hartu zuten, eta Iñigo Martinez eta Ander Herrera ez daude jokatzeko prest.

Williamsen hutsunea izan daiteke nabarmenena. Jokalari gazteak urrats handiak egin ditu azken urtean, eta taldeko jokalari garrantzitsuenetako bat da gaur egun. Oraindik Sadarren jokatzeko aukerak ditu, baina gaur egun hori amets bat da errealitatea baino gehiago.

Iruñeko karriketan, ordea, ilusioa da nagusi. Hemezortzi urteren ostean itzuli da Osasuna Kopako finalerdietara, eta Sadarrek beste gau eder batekin gozatzeko aukera izango du. Lepo beteko dira harmailak kanporaketako lehen partida ikusteko. Igandera arte garaipenik lortu gabe zegoen Osasuna ligako azken bost neurketetan, baina Sevillan eskuratutako garaipenarekin mamuak uxatu ditu. Ruben Peña da gorritxoen artean min hartuta dagoen bakarra; beste guztiak egun handirako prest ditu Arrasatek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek
Laskun herria, eta atzean, zirkua osatzen duten gailurretako batzuk. ©JUAN MARI ANSA

Laskungo mendietan murgilean

Ramon Olasagasti

Juan Mari Ansak Pirinioetako zirku eder hari buruzko liburu bat ondu du, hamabi urteko lan handiaren ondotik. Auñamendi, Bilhara, Hiru Erregeen Mahaia, Dec de Lhurs eta beste zenbait gailur ezagutzeko 24 ibilbide bildu ditu, baita ingurunearen giza alderdia ezagutzeko kondairak eta istorioak ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...