Albistea entzun

Lisboan biribildu behar

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b>
Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten. JON URBE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko martxoak 28

Handia egin zuen Bidasoak iragan asteartean Europako Ligan. Lisboako Sporting hartu zuen mendean, 30-33. Portugalgo ligako liderrak dira zuri-berdeak, eta ez dute partida bakar bat bera ere galdu. Bidasoak gogotik egin zuen lan, eta Jacobo Cuetararen taldea gailendu egin zitzaien zaleen aupada baliatuta. Lehia, ordea, ez da amaitu. Gaur jokatuko dute itzulerako partida, Lisboan (20:45, DAZN). «Konfiantzaz eta ilusioz» daudela dio prestatzaileak.

Artalekun irabaztea beti da lan zaila bisitariarentzat, eta Sportingek ederki ikasi zuen hori. Gainera, balioa eman behar zaio garaipenari, bi taldek soilik lortu baitzuten final-zortzirenetan etxean irabaztea. Bidasotarrek lan bikaina egin zuten defentsan, eta Harbaouik ederki egin zituen atepean egin beharrekoak. Erasoan, Azkue izan zen etxekoen argi izpia, beste behin, eta Aginagalde nagusi izan zen sei metroetan. Cuetararen iritziz, aste batzuk badira «gustura jokatzen» ari direla, eta «joko ona eginda», gainera.

Hala ere, joanekoan, partidatik atera gabe aritu ziren bisitariak. Costa anaiek hartu zuten erantzukizuna, eta, ohi bezain ondo jokatzen badute, Bidasoak lan zaila izango du gaur. Franciscok zortzi gol sartu zituen, eta Martimek, berriz, zazpi. Gaurko neurketari begira, Cuetarak taldearen kontzentrazioan jarri du arreta: «Hiru golen aldea txikia da. Baina partzial on batek kanporaketa irabazten lagunduko liguke. 60 minutuz kontzentratuta egon behar dugu horretarako».

Gorka Nietok adierazi du hurrengo fasean sartzeko «ilusio handiarekin» joan direla, baina badakite neurketa zaila izango dela: «Artalekun partida ona jokatu genuen, baina, haien zaleen aurrean, hobeto jokatzen dute, eta zailagoa izango da». Hala ere, «hurrengo fasean sartzea» dute xede bidasotarrek.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Nerea Eizagirre, Anoetan, 2024ra arte berritu duela dioen elastikoarekin. ©Reala

Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin

Julen Etxeberria

Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak

 ©JON URBE / FOKU

«Pena daukat Bidasoarekin tituluren bat irabazi ez izanaz»

Julen Etxeberria

Julen Aginagaldek bihar jokatuko du azken partida erretiroa hartu aurretik, 40 urterekin, eta punta-puntan 24 urtez aritu eta gero. Kirol ibilbide luze eta oparoa egin du; irabaz daitekeen ia dena irabazi du: «harro» dago egindakoaz.
Orioko arraunlariak iazko Gipuzkoako Txapelketa irabazi ondorengo ospakizunean. ©JON URBE / FOKU

Lehen helburuak jokoan

Beñat Mujika Telleria

Neguko sufrimenduak ahaztu, eta igandean hasiko dituzte arraunlariek traineruen urteko lehen txapelketa ofizialak. Zarautzen jokatuko da Gipuzkoako Txapelketa. Iazko garaipenak errepikatzen saiatuko dira Orio eta Hondarribia.

Jokin Altuna, pilota batekin jolasean, Aitor Elordi aukeraketa hastear zegoen unean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Xehetasun txikietan dago txapela

Imanol Magro Eizmendi

Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak hautatu dituzte finalerako. Jaurlaritzak dopin kontrola egin die finalistei. 215 sarrera gelditzen dira

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...