Albistea entzun

Heldu da izarren ordua

Gaur jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako lehen partidak. PSGk Bayern izango du aurkari, eta Milanek, Tottenham
RONALD WITTEK / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko otsailak 14

Bi hilabeteko etenaren ostean iritsi dira Txapeldunen Ligako kanporaketak. Lehiaketako hamasei talde indartsuenak ekainaren 10ean Istanbuleko (Turkia) Atatürk Olinpiar estadiora heltzeko lehian arituko dira. Baina bertara iristeko egin beharreko bidea ez da makala izango. PSG-Bayern Munich eta Milan-Tottenham arituko dira gaur (21:00, Movistar).

Horrelako lehiaketa gogor bat irabazi nahi dutenek onenei irabazi behar izaten dietela esan ohi da, baina zozketetan zortea alde edukitzea ere garrantzitsua da. Ez da hala izan Bayern Munichentzat eta PSGrentzat. Ustez garaikurra lortzeko faboritoetako bi dira, eta lehen kanporaketan neurtu beharko dituzte indarrak. Parisen ariko dira gaur, eta Munichen (Alemania) jokatuko dute bueltakoa.

Neurketa handia espero da, baina, hala ere, bi taldeek zenbait jokalari garrantzitsu gabe jokatuko dute. Frantziako taldean Verratti, Renato Sanches eta Mukiele ez dira ariko, min hartuta baitaude. Messik eta Mbappek ez dituzte Frantziako Ligako azken partidak jokatu, baina jokatzeko aukerak dauzkate. Alemaniako taldearen egoera ez da hobea. Neuer, Mane, Lucas Hernandez, Mazraoui eta Gravenberch ez baitira ariko. Hortaz, ikusi beharko da zein prestatzailek aterako dion etekin handiagoa aulkiari.

Eguneko beste neurketa ere zirrara handikoa izango da. Stefano Pioli eta Antonio Conte, Milaneko eta Tottenhameko prestatzaileak hurrenez hurren, italiarrak dira, eta hainbat aldiz jokatu dute elkarren aurka; azkenekoz, Milango derbian, Conte Interreko entrenatzaile zelarik. Bi taldeen jokatzeko erak ere antzekoak dira. Hiru erdiko atzelarirekin aritzen dira biak, eta gora egiten duten bi hegaleko erabiltzen dituzte. Gaurko neurketan, Maignan eta Lloris —atezain titularrak— ez dira ariko, min hartuta baitaude biak.

Milanentzat neurketa berezia izango da, 2013-2014az geroztik lehen aldiz itzuliko baitira Txapeldunen Ligako final-zortzirenak San Sirora. Londresko taldea, berriz, 2019ko finalean izan zen, baina azken bi urteetan Europako Ligan aritu da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI UGARTEMENDIA

«Oso balorazio positiboa egin dut azken denboraldiaz»

Unai Ugartemendia

Mendiko eski denboraldiko ezusterik handienetako bat izan da Jon Ander Aranburu zumarragarra. Azken urteetan erakusten ari zen gorakada etengabearen ondorio izan dira aurtengo denboraldian lortutako emaitzak. Lau txapel irabazi ditu. Aurtengoari segida emateko gogo biziz ekingo dio datorren denboraldiari.
 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altunaren finalak, haren hitzetan

Julen Etxeberria

Amezketarrak laugarrenez jokatuko du Lehen Mailako buruz buruko finala. «Oroitzapen ederra» du irabazitako biez. Galdutakoa, ordea, gerora «irakaspen handia» izan zela azaldu du. «Gogotsu eta sasoi betean» iritsiko da igandeko partidara. Aitor Elordi goratu du.
Realeko jokalariak igandean Metropolitano estadioko berdegunean. ©RODRIGO JIMENEZ / EFE

Arrakasta gogoangarri bat

Jon Ander De la Hoz

Reala Txapeldunen Ligarako sailkatu da hamar urte geroago. Txuri-urdinek bete-beteko sasoia osatu dute, eta horrek modua eman die jardunaldi baten faltan helburua egia bilakatzeko.

 ©ALESSANDRO DI MARCO / EFE

Umiltasunaren garaipena

Iñaki Berastegi

Hiru hilabete eskasean Jose Luis Mendilibarrekin maitemindu dira Sevillaren zaleak. Europa ligako finala jokatuko dute Mourinhoren Erromaren aurka, etzi (21:00).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...