Etxaldean
Azken urteak Montevideoko etxalde batean igaro zituen Mujicak, nekazaritza lanetan, eta kontsumismoaren eta apaltasunaren inguruan hausnarketak zabaltzen. Atzo arte.

Azken preso tupamaroak
1985. urtean askatu zituzten Tuopamaros erakunde gerrillariko azken presoak. Mujica lehena da, lehen lerroan, ezkerretik. Ondoan, Adolfo Wassenen semea, Mauricio Rosencof, Jorge Zabalza, Julio Marenales eta Eleuterio Fernandez Huidobro.

13 urte espetxean.
1985. urteko martxoaren 14an askatu zuten Mujica, espetxean 13 urte igaro ostean.

Pepe Mujica eta Lucia Topolansky Donostian
Euskal Herrian izan zen Mujica 2015. urtean. Irudian, Pepe Mujica eta haren emazte eta burkide Lucia Topolansky Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatearekin Donostiatik paseatzen.

Bilduren egitasmoa ezagutzen
2015ko bisitan, Pepe Mujica eta Lucia Topolansky Bilduren ordezkariekin batzartu ziren, euskal alderdiaren programaren oinarrien berri jasotzeko. Miren Larrion, Adolfo Araiz, Juan Karlos Izagirre, Xabier Olano, Josu Unanue eta Aitziber Ibaibarriaga hiriburuetako eta lurraldeetako hautagaiekin elkartu ziren.

Urkullurekin, Muxikan
Arbasoen jatorria ezagutzeko asmoz, Muxikan (Bizkaia) izan zen Mujica bitan. 2015ean egin zuen bigarren bisita, eta Iñigo Urkullu orduko lehendakariak lagundu zion.

Txileko Boricen omenaldia
Berak gidaturiko ibilgailuan heldu zen Mujica Txileko presidente Gabriel Boricekin egin beharreko bilkurara, Montevideon, joan zen otsailaren 3an. Ezkerraren erreferentetzak jo zuen Boricek uruguaiarra.

Brasilgo presidentearen bisita
Luiz Inacio Lula da Silva Brasilgo presidenteak bisita egin zion abenduan Mujicari, azken honen etxaldean. Brasilgo domina nazionala eman zion Da Silvak.

Azken bozketa.
Mujica, iazko urriaren 27an, Uruguaiko presidentea eta udal ordezkariak aukeratzeko bozetan botoa ematen. Hilabete batzuk lehenago, tumore gaiztoa topatu zioten hestegorrian.

Fronte Zabala
Omenaldi handia egin zion Fronte Zabala alderdiak martxoaren 26an. Koalizioak 54. urteurrena ospatu zuen, eta milaka militantek txaloka hartu zuten Mujica.