Acebes: "Batasuna aurkeztu ez dadin neurriak hartzeko eskatuko diogu Espainiako Fiskaltza Nagusiari".

2005eko otsailaren 14a
16:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Alderdi Popularreko idazkari orokor Angel Acebesek adierazi duenez, "Espainiako Fiskaltza Nagusiari Batasuna apirilaren 17ko hauteskundeetara aurkeztu ez dadin hartu beharreko neurri guztiak hartzeko eskatuko diogu. Batasunak ezin du hauteskundeetara aurkeztu, ez izen horrekin ez eta beste izen batekin". Acebesen ustez, Batasunak ahalegin guztiak egingo ditu aurkeztu ahal izateko. "Batasunak aurkeztu egin nahi duela esan du, eta ziurrenik beste hautagaitza bat erabiltzen saiatuko da bere asmoak gauzatzeko. Fiskaltzak adi ibili beharko du; Batasuna ezin da hauteskundeetara aurkeztu, aukeratzen duen izena aukeratzen duela".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.