Afrikako Batasunaren presidentetzak "justifikatu gabea eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako" iritzi dio gaur Omar al Bashirren kontra Nazioarteko Zigor Auzitegiak atzo eginiko atxiloketa aginduari. Libiak du orain ABko txandakako presidentetza, eta, zehazki bere presidente Muammar el Gadafik. Honen esanetan, agindu hori onartezina da.
"NZAren zilegitasuna ezbaian dago, soilik herrialde ahulen kontrako politika antiterrorista zehazteko balio baitu, haien independentzia, subiranotasuna eta aukera politikoak zalantzan jartzeko", adierazi dio Gadafik Libiako Jana berri agentzia ofizialari.
"Afrikako Batasunak uste du auzitegi horretatik [NZA] agindutakoak baieztatu egiten duela bi pisu eta bi neurrien politika dagoela, ez baitu Afganistan, Palestina, Jugoslavia edo Iraken gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak egin dituztenetako inor ere jazarri".
Gadafiren iritzian, nazioarteko auzitegiak Afrikako agintarien kontra gaizki erabiltzeak "arriskuan" jartzen ditu kontinentean dauden arazoak konpontzeko eginahalak.
Afrikako Batasunak "justifikatu gabea eta nazioarteko zuzenbidearen aurkako" iritzi dio Al Bashirren kontrako atxiloketa aginduari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu