Ainhoa Adin atxilotu dute Hendaian

2008ko urtarrilaren 29a
16:26
Entzun 00:00:0000:00:00
Frantziako Poliziak Ainhoa Adin Jauregi euskal herritarra atxilotu du gaur Hendaian (Lapurdi), ETAri lagundu izan diolakoan, Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak jakinarazi duenez. Laurence Le Vert Frantziako epaileak agindu du operazioa.

Bere etxean atzeman du Poliziak, 6:30ean, eta, miaketa egin ondotik, eraman egin du, ordu eta erdi ingurura. Poliziak dioenez, ez dute armarik topatu haren etxean. Baionako polizia etxean daukate orain.

Irungoa (Gipuzkoa) da Adin. 1972an jaio zen.

Askatasunak Hendaiako herriko etxearen aurrean 19:00etarako elkarretaratzea antolatu du, eta operazioa salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.