EUsko JAurlaritzaren osaketa

Aldaketarako lehendakaria izan nahi duela dio Lopezek

2005eko ekainaren 22a
13:09
Entzun
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria aukeratzeko inbestidura 9:30ean hasi da PSE-EEko hautagai Patxi Lopezen hitzaldiarekin. "Bakearen legegintzaldiko lehendakaria" izan nahi duela esanez abiatu du hitzaldia Lopezek. Lan egiteko oinarri hiru akordio izango dituela esan du, lehendakari aukeratzen badute: "Bakea lortu eta askatasunak defenditzeko alderdi demokratikoen mahaia", "autogobernu markoa hobetzeko Estatutu erreformaren akordioa", eta gizarte eragileekin akordioa "lan egonkorra sortzeko, eta globalizazio ekonomikoak Euskadiri dakarzkion arazoei aurre egiteko". 11:00ak inguruan hasi du EAJren hautagau Juan Jose Ibarretxen bere hitzaldia.

Patxi Lopezek euskaraz hasi du hitzaldia, eta lehenik eta behin, hauteskunde kanpainan esandakoak berretsi ditu: "bakearen eta askatasunaren" alde lan egingo duela, "desberdinen arteko ituna" bilatuko duela, eta "politika aurrerakoiak" martxan jarriko dituela esan du, beti ere, lehendakari hautatzen badute. "Akordiorki eta loturarik gabe" aurkezten dela azpimarratu du, Ibarretxeren proiektu desberdina duelako, "garrantzitsuena herritarren nahi dutena" delako, eta "Euskadin politika beste modu batetara egitea posible delako".

Beretzat lehentasuna bakea lortzea dela nabarmendu du Lopezek, "Espainiako Gobernuak Madrilen daraman bake eta elkarrizketa instituzionalaren ildotik".

Aldaketa gertatzen ari dela eta berak aldaketa hori bukaeraraino eraman nahi duela esan du. "Demokrazia berreraikiko duen lehendakaria izan nahi dut, elkarrizketaren lehendakaria". Garai berrien gobernua berriak behar dituztela iritzi dio.

"ETA inoiz baino ahulago" dagoenean, eta "Ajuria Eneako akordioa berreskuratu" dutenean, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremana berreskuratu behar dela azpimarratu du.

"Hiru akordio handi

Legeginltzaldi honetan "hiru akordio handi" lortzeko lan egingo duela esan du Lopezek: "Bakea lortu eta askatasunak defenditzeko alderdi demokratikoen mahaia", "autogobernu markoa hobetzeko Estatutu erreformaren akordioa", eta giza eragileekin akordioa "lan egonkorra sortzeko, eta globalizazio ekonomikoak Euskadiri dakarzkion arazoei aurre egiteko".

"Desberdinen arteko akordio hirukoitza" lortu nahi du, beraz, Jaurlaritza Gobernatzeko. "Herri indartsu bat" horrela sortze dela iritzira.

"Terrorismoaren kontra" gogorra izango den Gobernua osatuko duela esan du, eta baita "bakea lortzeko inteligentzia politikoa" erabiliko duen Gobernua ere. Espainiako Kongresuak ETAk armak uzten baditu harekin hitz egiteko onartu zuen hitzarmena azaldu du, eta hori dela bidea nabarmendu du, eta beraz, akordio hori Eusko Legebiltzarrera zabaldu nahi du.

Legebiltzarkideei lehengoarekin jarraitu nahi duten edo aldaketa nahi duten erabakitzeko esanez amaitu du.

Bozketa berandu

Bi hautagaien hitzaldiak entzunda, gaueko 20:30ak aldean da egiteko lehen bozketa. Zer gertatuko den ezdago jakiterik, ordea. Gaur aukeratuak ateratzeko 38 botu behar dituzte. Ibarretxek EAJren eta EAren botoak seguru ditu:32. Lopezek, berriz bere alderdiarenak bakarrik ditu bermatuak: 18. Nolanahi ere, PPk botoa Lopezi ematea espero da, eta horrela 33 osatuko lituzke. Ezker abertzalea taldeak gaurko hitzaldiaren arabera erabakiko du bere botoak nori eman, eta Aralarrek esan duenaren arabera ez dio botoa Ibarretxeri emango, “programa akordiorik ez dutelako lortu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.