Alemania eta Frantzia arnasten hasi dira

2009ko abuztuaren 13a
13:02
Entzun
Europako ekonomiak 2008tik beherako joera izan du, baina gaur, Alemania eta Frantziaren Barne Produktu Gordinak (BPG) %0,3ko gorakada izan dute. Alemanian iazko lehen hiruhilekotik ez zuten gorakadarik izan eta Frantzian lau hiruhileko zeramaten beherako joerarekin.

Bi herrialde horiek gorakada, batez ere, barne kontsumoari eta inbertsio publikoei esker lortu dute. Kanpo merkataritzak ere ekonomiari bultzada eman dio, nahiz eta kanpo eskariak behera egin duen, finantza krisia medio.

Europako Banku Zentralak adierazi du atzeraldia gero eta ahulagoa dela eta hurrengo urtera begira hobera egingo duela ekonomiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.