Alliren hitzak "iraina" dira nafarrentzat, EH Bilduren ustez

2014ko apirilaren 23a
18:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Asun Fernandez Garaialdek adierazi du gizarteko sektore "ahulena" susmopean jarri nahi duela UPNk: "Gizarteko sektore ahulenen eta baztertuen gainean zalantza zabaldu nahi du". Fernandez Garaialderen arabera, Nafarroan ez da haurren babes eta sustapenerako legea betetzen, "besteak beste, errenta eskatzeko jarritako mugengatik".

Bikendi Bareak gobernuaren "sentsibilitate falta" salatu du, Vanity Fair aldizkarian Yolanda Barcinak egindako adierazpenen harira: "Dieta hirukoitzak jasotzea goraipatu eta biharamunean gizarteratzeko errenta jasotzen duten pertsonei iruzurra leporatzeak argi uzten du zein den gobernu honen morala".

UPNren ustelkeria kasuak eta "mesede tratuak" gogoratu ditu EH Bilduko parlamentariak, eta gaineratu du "etengabeko iruzurra UPNren inguruan" dagoela. Nafarroako Gobernua baliabide publikoen erabilpenarekin "kezkatuta" badago, "etxetik has dadila" lanean dei egin dio. "UPNk egin behar duena da gizarteratzeko errenten legea aldatu, Nafarroako familia bat bera ere ez dadin gelditu bere oinarrizko beharrak betetzeko baliabiderik gabe".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.