Frantziako Tourra

Amets eta desio artean

Ariane Kamio

2005eko uztailaren 19a
18:48
Entzun 00:00:0000:00:00
Txikitan, desio bat betetzea nahi nuenean, begiak itxi eta, irekitzean, bete egingo ziren esperantza neukan. Nire desioa, ez zen inoiz betetzen,ordea. Orduan, ohean sartu eta ametsetan egitea gustatzen zitzaidan,gutxienez bertan desioak nola betetzen ziren ikusten nuen.

Oscar Pereirok ere amets egin du etapabakoitza amaitu ostean. Ihes egin eta pelotoiak irentsi ez bazuen garaipena lortuko ote zukeen amesten du. Gaur, ihes egin du, pelotoiak ez du usaitu ereegin eta,garaipena lortu du. Helmugaren marra zapaltzear zegoela,begiak itxi eta ireki ditu. Marra gurutzatu ostean, desioa bete egin zaio. Batzuen zortea eta besteen atsekabea.

Gaur gauean ereamets egingo du Pereirok. Baina gaurkoa desberdina izango da, ialorik egiten uzten ez duen horietakoa:gaur, betetakodesio batekin egingo du amets. Segituan begiak itxi eta ireki beharrean, begiak itxi eta, ez du irekitzeko gogorik izango; ez behintzat ametsa oso osorik pasatzen den arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.