Amets Txurruka eta Alan Perez kontrolez kanpo heldu dira, min hartuta baitaude

2009ko uztailaren 24a
18:16
Entzun
Amets Txurruka eta Alan Perez Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak kontrolez kanpo iritsi dira gaur Frantziako Tourreko 19. etapan, eta bihar, itzulia bukatu bezperan, ezingo dira atera. Biak min hartuta daude: Txurrukak, aste honetan izan duen erorikoagatik, lesioa du aldaka batean, eta Perezek belaun batean tendinitisa.

Gaur Mark Cavendish etapa irabazletik 30.58ra sartu dira helmugan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.