Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erretiratuek diote "injustizia handia" dela pentsioen izoztea

2010eko maiatzaren 26a
13:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Erretiratuen eta pentsiodunen federazioak salatu du gaur Bilbon “injustizia handia” dela urte askoz “herrialdearen motorra izan, eta 35 urtez baino gehiago kotizatu ondoren Espainiako Gobernuak pensioak izoztea". Ehunka erretiratu elkartu dira gaur Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, aurrez erretiratutako 85 pertsona epaitegian diren bitartean, Gizarte Segurantzak ezarritako "%40rainoko gehiegizko murrizketak" salatzen. Salaketa Espainiako Auzitegi Konstituzionaleraino eramango dutela agertu du Javier Garcia federazioko ordezkariak.

Erretiratuek pentsioaren %100 jaso nahi dute 65 urte betetzerakoan, eta ez orain jasotzen ari diren %60 eta %75, "gutxienez 35 urtez" kotizatu dutela baitiote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.