Araba Garoñarik Gabe: “Zentrala eraisteko ordua da orain”

2013ko ekainaren 19a
16:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Araba Garoñarik Gabe taldearen aburuz zentral nuklearraren itxierak ez du atzera bueltarik, eta berandu datorren arren, gizartearentzako berri “pozgarria” da. Plataformaren arabera, Espainiako Gobernuak ez luke zalantza hedatu behar segurtasun nuklearra bezalako gai garrantzitsu baten inguruan, hiru aldiz egin baitu atzera zentralaren auzian.

Garoña ez dela soilik arrazoi ekonomikoengatik itxiko uste du; “energia eredu baten krisialdiaren adierazle da”. Orain, zentrala eraisteko neurriak hartzeko ordua dela iritzi dio. Plataformaren ustez, eraisketa egiteko segurtasun neurriak Iberdrola eta Endesak -Nuclenor enpresaren jabeak- ordaindu behar dituzte, orain arte Garoñaren kontura eskuratu dituzten irabaziekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.