Atenasko 2004ko Olinpiar Jokoak

Arantxa Ramos igerilari bizkaitarra erreleboetako 4x200eko finalean, Espainiako taldearekin

2004ko abuztuaren 18a
15:06
Entzun 00:00:0000:00:00
Bostgarren denborarik onena egin du Espainiako taldeak igeriketako 4x200eko sailkapen proban, eta, ondorioz, finalean sartzea lortu du. Arantxa Ramos igerilari bizkaitarra da Espainiako taldearekin lehiatu den lau igerilarietako bat, eta, beraz, 16 urte besterik ez duen arren, Olinpiar Jokoetako finalean izango da.

Honakaok dira finalean lehiatuko diren estatuak:

AEB (8:00.81 sailkapen proban)

Erresuma Batua (8:01.77)

Australia (8:01.85)

Alemania (8:03.22)

Espainia (8:03.67)

Txina (8:05.38)

Brasil (8:05.58)

Suedia (8:07.17).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.