Ikasketak eta Tituluak
– Filologia eta Letretan Lizentziatu-agiria, Filologia Erromanikoaren sailean, Deustuko Unibertsitatetik (1979).
– Euskal filologia adarrean Doktorea, Deustuko Unibertsitatetik (1995)
– Euskaltzaindiaren D mailako Irakasle Titulu Agiria (1974).
– Bilboko “Escuela Oficial de Idiomas” delakoaren Euskera Gaitasun Agiria (1977).
– Labayru Ikastegiaren “Euskarako Goi Ikas-Agiria”.
– Irrati eta Telebistako Profesional Titulua (“Profesional de Radiaodifusión y Televisión”. (Erregistro ofizialean: 7304 zenbakia.)
Irakaskuntza esperientzia
– Derioko Udako Euskal Ikastaroan eta Labayru Ikastegiaren helduentzako ikasturteetan irakasle 1972tik aurrera. Etenaldi batzuekin gaurdaino iraun duen irakaskuntza.
Euskal hiztun helduentzako kurtso hauetan honako arloak landu ditu batez ere:
•Euskal Gramatikaren esparruko alderdi bereiziak: Deklinabidea, Euskarazko Idazketa, Aditza, Konposaketa-Eratorketak, Euskal Joskera, Euskara Diakronikoa… (lehen aldian)
•Euskararako Itzulpengintza Literarioa (aspaldioko urteotan)
– Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasle 1978-81 bitartean.
•Euskaldunberri eta euskaldunzaharrei zuzenduriko oinarrizko kurtsoak: 3., 4. eta 5. (gaitasun) mailak.
– Deustuko Unibertsitatean, Euskal Filologia adarrean irakasle 1980-81 kurtsoan hasita gaurdaino.
Irakatsitako gaiak:
• Euskararen Morfosintaxia
• Euskararen Gramatika Historikoa
• Euskal Literatura Klasikoa
• Lexikologia eta Semantika
– Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolako irakasle 1980-1987 urte bitartean.
Irakatsitako gaiak:
• Euskal Gramatika
• Gaztelaniazko Gramatika
• Euskal Testu Klasikoak.
– HAEE/IVAP erakundearen babespeko Itzultzaile Eskolako irakasle 1987-1989 urte bitartean.
Irakatsitako gaiak:
• Itzulpen Konparatua
– Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) irakasle, Informazio eta Gizarte Zientzien Fakultatean, 1992-1994 bitartean.
Irakatsitako gaiak:
• Euskal Hizkuntzaren Teoria eta Egitura
• Gaurregungo Literatura Unibertsala
– Doktoradutza Ikastaroak Deustuko Unibertsitatean.
Beste batzuen artean ondoko gaiak landu ditu:
• Larramendi eta haren inguruko mugimendu klasikoa
• Frantziskotarren ekarria euskal literatura klasikora
– Aurrekoez gain, ikastaro monografiko ugariak eman ditu administrazio eta gizarte erakunde askorentzat (HAEE-IVAP, Labayru Ikastegia, Hezkuntza Saila, Bizkaiko Aldundia, Bizkaia Irratia…)
Honako gaiak landu ditu, besteak beste, ikastarootan:
• Euskal atsotitzak eta euren bildumak ikuspegi historikotik
• Euskal baladak
• Euskararen konposaketa gaurko beharretara aplikatua
• Bizkaiko literatura klasikoaren hastapenak
• Bizkaieraren euskara baturako ekarria
• Hitzen eta esamoldeen erabilera egokia
Kazetaritza euskaraz
– Bilboko Herri Irratian, F.M. emisorako euskarazko irratsaioetako kide izan zen ia hasieratik,erredaktore eta esatari zereginetan, 1974-1981 urte bitartean.
Langintza honetan gehien landu izan zituen gaiak:
*Euskal kultura gaiak modu berezi batez: bertsolaritza, euskal literatura eta liburu kritika, etnografia eta herri-ohiturak…
*Herri- edo kultura arloko pertsonaiei elkarrizketak eta erreportaiak.
* Euskal ekonomia
* Iritzi eta komentarioa, batez ere kultura esparruan.
* Informazioa: albisteak.
– Lankidetza TVE-ko Bilboko Zentroan, euskarazko telesaioen hasiera izan ziren Euskalerria saiaon,Jose Mari Iriondo jaunaren zuzendaritzapean (1975-76 inguruan).
– Bizkaia Irratiaren laguntzaile.
Ikerkuntza esperientzia
Ikerkuntza-lana, batez ere, Labayru Ikastegia eta Deustuko Unibertsitatearen inguruan garatu du, irakaskuntzaren aldamenean, baita ere Euskaltzaindiaren eta Eusko Ikaskuntzaren inguruan aldian aldian.
Ondoren,euskal hizkuntzaren, euskararen ondarearen eta euskarazko testuekin zerikusia duten egitasmo batzuk aipatuko dira:
– Ahozko herri literatura edukien bilketa eta sailkapena: “Mikel Zarate” Iker Mintegia. 1980-1990 bitartean. Labayru Ikastegiko eta Derioko “Andra Mari” Irakasle Eskolako ikasleekin eta Labayru Ikastegiko herri-literatura mintegiko kideekin urteroko bilketak egin izan dira hainbat herritan, bereziki Bizkaikoetan. Horren emaitza dira, besteak beste:
• Baladak, urteko zikloko kantuak, bertsoak, dantza-koplak, ume-kantak…
• Ipuinak, istorioak
Bilketahorien emaitza hautatuak, liburu, aldizkari eta diskoetan ezagutarazi dira, eta beste asko grabaturik eta sailkaturik datza artxiboan.
– Pedro A. Añibarroren “Misionari Euscalduna” (I eta II tomoak) eskuizkribu mardularen transkripzioa eta ohar kritikoak. Deustuko Unibertsitateko ikasle talde baten zuzendari legez eginiko lana (1982-1984).
– Juan Mateo Zabalaren Irungo Sermoi-bildumaren transkripzioa Deustuko Unibertsitateko ikasle-talde baten laguntzaz (1987-1989).
– Juan Jose Mogelen «Mayatz-illeraco verba-aldijac» obraren eskuizkribuen transkripzioa eta ediziorako prestakuntza, DU-ko ikasle talde baten zuzendari legez. (1989-1991).
– Juan Mateo Zabalaren Irungo sermoi-bildumaren azterketa kritikoa etaautorearen obra guztien gramatika-azterketa (1994-2002) (argitaratze-prozesuan)
– “Labayru Hiztegia” egitasmoa.Ikertzailearen zuzendaritzapean eta lantaldeugari baten partaidetzaz garatutako egitasmoa. 1983 inguruan oinarrizko irizpideak finkatu zirenetik geldiro-geldiro metodologia eta eduki aldetik lantzen eta garatzen joan da egitasmo hau,gaur egun lexiko-corpus garrantzitsu bihurtu dena. Hortik atera den lehen obra: Labayru Hiztegia. Euskera-gaztelania (2003) obra. Bigarrena, aurrekoaren osagarria, Gaztelania-euskera 2004an argitaratzekoa da.
– «Frantziskotarren Arantzazu eta Zarauzko komentu-artxiboetako euskerazko eskuizkribuen Katalogazioa» (1996-2000). Egitasmoaren zuzendaritza. (argitaratze prozesuan).
Kudeaketa esperientzia
Handi-handika hauek dira, besteak beste,izan dituen ardurak:
– Labayru Ikastegiaren Euskal Hizkuntza Arloaren zuzendaritza, 1977an sortu izan zenik eta gaurdaino.
– Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailaren idazkari 1979tik 1987 bitartean.
– Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordeko kidea 1985-1989 bitartean.
– Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Aholku Batzordearen Hizkuntza Irizpideen Azpibatzordeko kidea 1989-1993 bitartean.
– Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren EGA azterketarako Aztertzaile Batzordeko kidea honen sorreratik (008 zenbakia).
– Idatz & Mintz aldizkari literarioaren zuzendaria (1981-1998)
– Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak aldizkariaren zuzendari sortu zenetik (1981) gaurdaino.
Euskaltzaindiarekiko lankidetza
– Euskaltzaindiaren kide urgazle izendatua izan zen, 1983.eko apirilaren 27an.
– Gramatika Batzordeko kidea izan zen honen lehen urteetan (1981etik aurrera)
– Euskaltzaindiak eraturiko Kongreso, Jardunaldi eta mintegi desberdinetan parte hartu du, batzuetan txostena aurkeztuz, beste batzuetan oharrak eginez.
– Euskaltzaindiko Herri-Literatura Batzordeak antolaturiko jardunaldi batzuetan parte hartu du, txostena aurkeztuz.
– Euskaltzaindiko Jagon Sailean ere, zeharka bederen, lankide izan da, Labayru Ikastegiaren hizkuntza-arduradun gisa.
– Euskaltzaindiak eraturiko hainbat Literatur Lehiaketatan epaimahaiko gisa parte hartu du.
Argitalpenak
– Euskal gramatikaren ingurukoak.
1978 Euskal Joskera, Durango, L. Zugaza editor
1980 «Aditzaren galdegai funtzinoaz», Euskera, Bilbao, Euskaltzaindia, 355-369.
1981 Idazkera. Ariketak, Bilbao, Labayru Ikastegia, UEI. Ariketak.
1981 Atzizkibidea. Ariketak, Bilbao, Labayru Ikastegia, UEI. Ariketak
1981 Euskal deklinabidea. Ariketak, Bilbao, Labayru Ikastegia, UEI. Ariketak
1983 (elkarlanean): Bizkaieraren Idaztarauak. Deklinabidea eta Aditza, Hizkuntz Prestakuntza 1. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Gasteiz.
1984 «Aditzaren komunztaduraz ohar batzuk», Cuadernos de Sección Hizkuntza eta Literatura, nº 3, Donostia, Eusko-Ikaskuntza S.E.V., 7-15.
1985 «Mugatzailearen erabilera: Zumarragaren gutuna (1537)», Euskeraren Iker Atalak, 3 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 143-150.
1988 «Focalización del verbo en la oración subordinada», Estudios de Lengua y Literatura, Bilbao, Universidad de Deusto, 39-45.
1989 (Adolfo Arejita & Itziar Gallastegi): Joskera: Esaldi bakuna. Bilbao, Labayru Ikastegia, Ikasgaiak eta ariketak, 1
1989 (elkarlanean): Bizkaierazko Joskera, Hizkuntz Prestakuntza 4. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila, Gasteiz.
1991 «Hitz-konposaketako zenbait korapilo», in Euskal Sintaxiaz, Gauontza Sorta 6, Labayru Ikastegia, Bilbao 1991, 43-74.
1994 La obra de Juan Antonio Moguel. I: Gramática descriptiva de la lengua.. Bilbao, Deustuko Unibertsitatea. (Doktoradutza-tesiaren 1. alderdia): 1023 orrialde.
1997 “Bizkai euskera idatziaren morfologia-eredurako zertzeladak”, Mendebaldeko euskara XX. mende goienean. Bilbao, Mendebalde Kultur Elkartea, 1997.
1998 “Bizkaieraren eredu idatzirako norabideak. I. Atze-hitz eta atzizki batzuk”, in Mendebaldeko euskeraren ekarria. Bilbao, Mendebalde Kultur Elkartea, 1998, 167-224 orr.
1999 “Frai Bartoloren hizkera-berezitasun batzuen inguruan”, Karmel, 225 (1999-1), 230-244.
2000 “Menderagailu batzuen inguruan”, in Mendebaldeko Berbetearen Formalizazinoa, 59-82, Bilbao, Mendebalde Kultur Alkartea.
2001 Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bilbao, Labayru Ikastegia.
2002 Bizkai euskeraren jarraibide liburua. Lehenengo pausuak. Bigarren argitaraldi orraztu eta ugaritua. Bilbao, Labayru Ikastegia.
– Lexikografia
1998 “Concomitancias léxicas entre Juan Antonio y Juan José Moguel”, in Studia Philologica in Honorem Alfonso Irigoien. Universidad de Deusto, Bilbao, 17-34 orr.
2003 Labayru Hiztegia. Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik. Euskera-Gaztelania. (zuzendaritza eta lankidetza). Labayru Ikastegia – Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa – Ibaizabal. Bilbao. 869 orr.
– Testu zahar eta klasikoen edizio , testu-kritika, azterketa linguistiko-literarioak
1983 «‘Cancion Vizcayna…’. Domingo Egikori gorazarre kantua», Euskeraren Iker Atalak,2 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 137-181.
1984 Euskeraren diakroniarako textuak, Bilbao, Labayru Ikastegia, Eskola apunteak, 5
1985 «Amilletaren dotrinea», Euskeraren Iker Atalak, 3 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 7-68.
1988 «Amilletaren dotrinea. Testoa eta gramatika», Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 4 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 97-128.
1988 «Domingo Hegiari kantua. Textoa eta lexikoa», Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 4 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 7-51.
1990 Juan Antonio Mogel: Peru Abarka. Sarrera eta edizio gaurkotua. Donostia, Euskal Editoreen Elkartea-Etor, Klasikoak
1991 «Juan Antonio Mogelen sermoiak», in Memoriæ L. Mitxelena Magistri Sacrvm. Joseba A. Lakarra editore, Iñigo Ruiz Arzalluz adivvante. Gipuzkoako Foru Aldundia, Donostia, 277-300.
1991 «XVII. mendeko Bizkaiko amodio-kantu ezezagun bat: “enojaduric”», Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 5 zb., 9-20, Bilbao.
1993 Juan Antonio Mogel: Cristau Eracasle Euscalduna / El Cathequista Bascongado. Sarrera-azterketa, edizio kritikoa eta lexikoa. Bilbao, Labayru Ikastegia & Bilbao Bizkaia Kutxa, Jarein 3.
1993 «1801.eko gernikako gabon-kanta bat», Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 6 zb., Labayru Ikastegia, Bilbao.
1993 «Jose Antonio Astarloak Markinako Iturriari eginiko bertsoak», Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak,zb.6, Labayru Ikastegia, Bilbao.
1993 «“Ene veguiacaz vioçeen artean” amodio-kantuaren eskuizkribua» Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 6 zb., Labayru Ikastegia, Bilbao.
1994 Juan Antonio Mogel: Peru Abarka. Edizio kritikoa. Sarrera-azterketa, edizio kritikoa eta lexikoa. Bilbao, Deustuko Unibertsitatea. (Doktoradu-tesiaren 2. alderdia). 288 orr. 1463 kritika-ohar.
1994 Juan Antonio Mogel: Euskarazko lanak. Edizio oharduna. Bilbao, Deustuko Unibertsitatea. (Doktoradu tesiaren 3. alderdia): 754 orrialde.
1999 Mogel, Juan Antonio: Versiones Bascongadas de Varias Arengas y Oraciones Selectas de los mejores autores latinos. Ed. faks. Sarrera-azterketa: Adolfo Arejita. Zarauz. col. Gizonak & Lanak. Asociación Ikeritz.
1999 “Peñafloridaren literatura eta hizkera ekarriaz”, Euskera, XLIV, 1999-1, 107-128.
1999 “Mogelen itzulpen bat: Jesu Cristoren Pasioco Canta”, Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 7 zb., 51-96. ISSN: 1132-0702.
1999 “Kardaberazen opuskulu gutxi ezagun bat: “Amorezco eta dolorezco Jesu-Cristoren Pausoac”, Litteræ Vasconicæ / Euskeraren Iker Atalak, 7 z., 133-152.
2002 “Gaboneko kantak Bilbon”, Bilbao. El espacio lingüístico. Bilboren 700. Urteurrena. Hizkuntza gunea. Bilbao. Deustuko Unibertsitatea. 281-324.
– Testu modernoen edizio eta azterketak
1982 J. M. Etxeita: Josetxo. Sarrera-azterketa eta edizioa. Bilbao, Labayru Ikastegia, Sutondoan, 2.
1983 Otxolua: Bertolda eta Bertoldin. Sarrera-azterketa eta edizioa. Bilbao, Labayru Ikastegia, Sutondoan 4
1986 Mikel Zarate: Ipuin antzeko alegi mingotsak. Sarrera. Bilbao, Labayru Ikastegia, Sutondoan, 3gn argitaraldia.
1995 Jose Manuel Etxeita: Josetxo. Sarrera, edizioa, oharrak eta glosarioa: Adolfo Arejita. Sutondoan sorta. Bilbao, Labayru Ikastegia & Bilbao Bizkaia Kutxa.
2003 Jose Basterretxea “Oskillaso”, Euskaldunak Madrilen. Sarrera eta edizioa: Adolfo Arejita. Sutondoan Sorta 24. Labayru Ikastegia & Bilbao Bizkaia Fundazioa. Bilbao. ISBN: 84-89816-45-X.
– Herri-literatura gaien edizio eta azterketak
1982 «Arantzazure: Erromantze zahar ezezagun bat», Idatz & Mintz 3/4 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 29-31.
1982 «Prantzie-kortekoa erromantzea», Idatz & Mintz, 2 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 29-32.
1982 «Santa Ageda koplak Sopelana-Urduliz inguruan», Cuadernos de Sección Hizkuntza eta Literatura, 1 zb., Donostia, Eusko-Ikaskuntza S.E.V, 85-93.
1983 «Ana Juanita erromantzea» (1), Idatz & Mintz, 6 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 16-17.
1983 «‘Iretargiak argi eiten dau’. Balada liriko zahar polit bat», Idatz & Mintz, 5 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 10-12.
1983 «Zeanuriko kopla zaharrak», Cuadernos de Sección Hizkuntza eta Literatura, 2 zb., Donostia, Eusko-Ikaskuntza S.E.V., 223-236.
1984 «Ana Juanita erromantzea: eredu barriak» (eta 2), Idatz & Mintz, 7 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 21-24.
1984 «Eustakio Eulearen bertsoak / Bigorren Ipuina», Idatz & Mintz, 8 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 26-28.
1985 «‘Neska ontziratua’ baladaren eredu barri bat», Idatz & Mintz, 13/14 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 14-16.
1985 «‘Orriak airez aire’ balada», Idatz & Mintz, 9 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 26-30.
1985 «Perua eta Marixa», Idatz & Mintz, 15 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 24-25.
1988 «Frantzie-kortekoa: eredu barri bi», Idatz & Mintz, 18-19 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 19-24.
1989 «Balada de tradición oral en Bizkaia. Situación de recogida», El Romancero. Tradición y pervivencia a fines del siglo XX, Cadiz, Fundación Machado y Universidad de Cadiz, 425-431.
1991 «Arrateko zelaiko bai floridadea Birjina Amandreari balada», Idazt & Mintz, 21 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 32-36.
1995 (Adolfo Arejita, Igone Etxebaria, Jaione Ibarra): Mendebaldeko euskal baladen antologia, Labayru Ikastegia.
– Euskal hizkuntzaren gaineko saioak
1986 «Euskera batua eta euskalkien arazoa hezkuntzan», in Euskara Euskalkiak Eibar 85, Eibarko Udala, 163-180.
1993 «Bizkai euskararen ekarria batasunera», Jakin, 76 zb., Maiatza-Ekaina, 63-77, Donostia.
1994 «Bizkai-euskera literarioa mende honetan», in Bizkaiko Euskara, Bilboko Udala, 1994.
1996 “Euskeran eskolatu osotasunean. Derioko Ikastaroaren esperientzia”, in Derioko Udako Euskal Ikastaroa 25 urtean (1970-1994). Labayru Ikastegia 1996, 233-250.
– Euskal literaturaren gaineko azterketak
1985 «Lizardi eta euskal pizkundea», Idatz & Mintz, 15 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 14-20.
1990 «Mikel Zarate eta ahozko literatura», Idatz & Mintz, 20 zb., Bilbao, Labayru Ikastegia, 20-21.
1990 «Mokoroaren aldi eta giroa. Bere hizkuntz jarrerak», Justo M. Mokoroa: Biografia. Lanak. Usteak., Bilbao, Labayru Ikastegia, Gauontza, 4.
1998 “Gudu-oihartzunak XX. mendean: Pedro Astarloak Longa gudu-buruzagiari eginiko gorazarre-gutuna”, Idatz & Mintz, 25 zb., 3-9.
1998 “J. Mateo Zabala bilbotarraren pitxi-lora batzuk”, Idatz & Mintz, 26 zb., 3-8.
1999 “Prai Bartolomeren puriak”, Idatz & Mintz, 27 zb., 3-10.
1999 “Zamarriparen lumeari firi-firi dario euskera”, Idatz & Mintz, 28 zb., 3-8.
1999 “Manuel Larramendiko idazlearen lumaren zorrotza”, Idatz & Mintz, 29 zb., 3-5.
2000 “Bizkai mendebaldeko literatura-eskola klasikoaz: Añibarro eta Zabala”, in Mendebaldeko Berbetearen Formalizazinoa, 247-265, Bilbao, Mendebalde Kultur Alkartea.
2001 “Euskal erromantikoen ildotik: Felipe Arrese ta Beitia”, Idatz & Mintz, 32 zb.
2002 “Frai Bartolomek kura jaunai eginiko agiriko gutunaren idazketa bi”, Idatz & Mintz, 35 zb.
2003 “Kardaberazen Erretorika eta Erretolikak”, Idatz & Mintz, 37 zb., 3-9.
– Gramatika eta osterantzeko edizio-prestakuntzak
1997 Alfonso Irigoien: Opera Selecta. Adolfo Arejitaren ardurapean. Bilbao, Deustuko Unibertsitatea.
1998 Elkarlanean: Studia Philologica in Honorem Alfonso Irigoien. Batzorde argitaratzailea: Adolfo Arejita, Itziar Turrez, Carmen Isasi. Universidad de Deusto, Bilbao.
Arejitaren 'curriculum vitae'-a
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu