Erreakzioak

Arenas: "Ez da ezustekoa izan, Ibarretxe planaren hurrengo urratsa abertzaleen arteko batasuna delako"

2003ko abenduaren 16a
14:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Javier Arenas Espainiako Gobernuko presidenteordeari galdetu diote abertzaleen arteko hauteskunde zerrenda bateratuari buruz, eta hori beretzat "ez dela ezustekoa izan" erantzun du, "Ibarretxe planaren hurrengo urratsa abertzaleen arteko batasuna" delako. "Nik betidanik pentsatu izan dut Ibarretxe planaren ostean, hurrengo pausua hauxe zela, indar politiko abertzale guztiak batera hautagaitza bakarrean aukeztea hauteskundeetara, hautagai izateko moduan diren Batasunetik datozen hautagaiak barne. EAJk aspaldi zehaztu zuen Batasunekoekin hautagaitza bateratua aurkeztea helburu duen estrategia", azpimarratu du Arenasek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.