Asier Arzalluz presoak tratu txarrak salatu ditu

2009ko irailaren 11
17:54
Entzun 00:00:0000:00:00
Asier Arzalluz euskal presoak (Donostia) tratu txarrak salatu ditu. Oftanmologora joateko erietxera eramaten ari zirela -begi batean zauriak ditu-, "eskuburdinak estutzen" zizkiotela eta "besoetatik gora tiraka aritu" zitzaizkiola adierazi du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM). Kartzelara itzultzean, Frantziako jendarme bat "gainean jartzen" zitzaiola eta besteak "indarrez lepoa eta burua heltzen" zizkiola, adierazi du presoak.

Avigonen (Frantzia) dute espetxeratuta Arzalluz, eta kartzela horretan dauden euskal presoek "euskaldunekiko dagoen gorrotoa eta mendeku nahia" salatu dute, AAMren arabera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.