Espainiako Auzitegi Gorenak absolbitu egin du Asier Badiola Lasarte; Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe zigorra ezarri zion 2008ko maiatzean AHT eraikitzeko lanen aurka erasotzeagatik.
Epaiaren arabera bertan behera gelditzen da Badiolak poliziaren aurrean egin zuen aitorpena, epailearen aurrean berretsi ez delako, auzipetuak ez baizuen adierazpenik egin eta galdeketan parte hartu zuten poliziak ez zirelako epaiketara deitu. Beraz Auzitegi Nazionalaren arabera aitorpenak salaketa gisa soilik balio du.
Gainera Badiolaren bizilekuan egindako miaketetan ez zen inolako materialik aurkitu.