Asier Olano (Hernani, Gipuzkoa), Mikel Garcia (Hernani) eta Jon Ezeiza (Urnieta, Gipuzkoa) presoak libre geratuko dira gaur, 30.000 euroko bermea ordaindu eta gero, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakinarazi zuenez.
Martxoaren 31n Hernanin eta Urnietan zortzi gazte atxilotu zituen Espainiako Poliziak, kale erasoekin lotuta; hiru haiek, tartean. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu zuen operazioa.Txaber Zabaleta, Aitzol Arrieta, Egoitz Balerdi eta Eki Oñate ere espetxeratzeko agindu zuen Garzonek; Iñigo Arzelai aske utzi zuen orduan, hamar mila euroko bermea jarrita.
AAMk salatu zuen "gazte independentisten aurkako" operazioa izan zela.
Olano, Garcia eta Ezeiza ere hilabeteotan sakabanatuta eduki dituzte Espainiako kartzeletan. Olano Soto del Realen dago gaur egun, Garcia Navalcarneron eta Ezeiza Alcalan.
Asier Olano, Mikel Garcia eta Jon Ezeiza presoak aske utziko dituzte gaur, bermepean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu