Askatasunak dio gazteek tratu txarrak jaso dituztela

2007ko azaroaren 10a
18:01
Entzun
Askatasunak jakinarazi duenez, Iñaki Coloma, Ekaitz Ezkerra, Ion Etxeberria eta Martin Mendizabalek gaur Fernando Andreu epaileari adierazi diote Espainiako Poliziaren aldetik tratu txarrak jaso dituztela atxilotu egon direnean. Inkomunikazio egoeran eduki dituzte laurak. "Epaileari esan diote polizia-etxean egindako deklarazioak gezurrezkoak direla, eta tratu txar eta mehatxupean egin dituztela", esan du prentsa ohar baten bidez Askatasunak.

Honek dioenez, Colomak "gorputz osoan kolpeak" jaso ditu eta "mehatxatua" izan da. "Mendizabali Madrilerako bidaian eskuburdinak oso estu lotu zizkioten, eta horrek izugarrizko mina eta markak eragin zizkion. Etengabe buruan kolpatu zuten bidaian eta mehatxuak ere etengabekoak izan ziren. Madrilen galdeketa ere etengabekoa izan da, lau polizia kaputxadunen eskutik: oihuak, kolpeak gorputzean, eskua itxita kolpeak sabelean, flexioak egitera behartu dute, baita eskuak goraka jarri eta makurraraztera ere. Denbora luzez behartu dute postura zehatz eta jasangaitzetan egotera". Etxeberriak eta Ezkerrak ere tratu txarrak jaso dituztela dio Askatasunak, "poliziek nahi zuten deklarazioa egin zezaten".

Joan den astean atxilotu zituzten gazteek ere tratu txarrak jaso zituztela jakinarazi diete euren abokatuei, hamar eguneko inkomunikazioa bukatu ondotik. "Guztiek mehatxuak jaso dituztela adierazi dute eta hainbatek kolpeak ere jasan zituztela", esan du Askatasunak.



PSOEren Gobernua "salbuespen legeetan" oinarritzen dela salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.