Petrirena, Balda eta Iñigoren atxiloketak

Atxiloketak "Euskal Herriak bizi duen demokrazia faltaren baitan" ulertu behar direla dio Sozialista Abertzaleak

2003ko irailaren 16a
15:58
Entzun 00:00:0000:00:00
Sozialista Abertzaleak gogor kritikatu ditu gaur goizaldean Donostian izandako atxiloketak, eta "Euskal Herriak bizi duen demokrazia faltaren baitan" ulertu behar direla dio. Sozialista Abertzaleak atxiloketak nola gauzatu diren salatu du. "Beti bezala, atxiloketak gauez izan dira, atxilotuen abokatuek zein kargu leporatzen zaizkien jakin gabe".

Batasuna "Espainiar Estatuaren jomugan" dagoela nabarmendu du SAk. "Gaurko atxiloketek zein nolako zuzenbide estatuan bizi garen argi uzten dute. Legala zen manifestazio batean parte hartzeagatik Espainiako Auzitegi Nazionaleko ziegetan amaitu dezakezu. Ezker abertzalearen ahotsa isilarazi nahi dute".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.