Auto ilara handiak izan dira N-1ean, Andoain inguruan

2007ko irailaren 13a
18:03
Entzun 00:00:0000:00:00
N-1 errepidean, Andoain (Gipuzkoa) parean, auto ilara handiak izan dira gaur goiz guztian Donostiarako noranzkoan.

Goizeko seiak aldera matxura bat izan du kamioi batek, eta haren ondorioz su hartu du. Hori dela eta, ordubetez erabat itxita egon da errepidea Donostia aldera. Orduan hasi dira autoak pilatzen. Hamarrak inguruan 12 kilometro ingurukoak ziren ilarak, eta ordubetean 500 metro aurreratu duela azaldu du lekuko batek. Gainera, Donostiarako noranzkoan ez ezik, Gasteizerakoan eta A-15 autobidean ere eragin ditu arazoak pilaketa horretak.

10:00ak inguruan kendu dute kamoia trabatik, eta hasi da piskanaka trafikoa bere onera etortzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.