Auzi ekonomikoko epaiketaren hasiera zehazteke dute

2009ko azaroaren 25a
14:33
Entzun
Egunkaria-ren auzian, auzi ekonomikoa ere badago, eta hor ere epaiketa egingo dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Oraindik ez dute egunik jarria, ordea.

2003ko urrian egin zuen operazioa Guardia Zibilak, Juan del Olmo Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta orduan ere.

Zortzi auzipetu daude, eta 13 eta 26 urte arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte haientzat, baita 235 milioi euroko isuna ere. Diru kontuak faltsutzea eta zerga iruzurra egin izana egotzi diete.

Zortzi auzipetu

Joan Mari Torrealdai. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia dute eskatuta haren aurka, eta 32,8 milioi euroko isuna. Egunkaria-ren itxierako kasuan ere auzipetuta dago.

Iñaki Uria. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna. Egunkaria-ren itxierako kasuan ere auzipetuta dago.

Txema Auzmendi. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna. Egunkaria-ren itxierako kasuan ere auzipetuta dago.

Joxe Mari Sors. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Ainhoa Albisu. 26 urte eta 4 hilabeteko espetxealdia eta 32,8 milioi euroko isuna.

Mikel Sorozabal. 21 urte eta 9 hilabeteko espetxealdia eta 27,2 milioi euroko isuna.

Begoña Zubelzu 17 urte eta 2 hilabeteko espetxealdia eta 21,6 milioi euroko isuna.

Fernando Furundarena. 13 urte eta 3 hilabeteko espetxealdia eta 21,2 milioi euroko isuna.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.