Angeles Pedraza AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gaur esan du Egiari zor fundazioa "ETAren eta haren lagunen beste antzerki bat" dela, erakundearen "historia odoltsua garbitzeko" sortua.
Gaur kaleratutako ohar batean Pedrazak azaldu du fundazioa "tranpa bat" dela, eta horren bitartez "askotariko indarkerien biktimak maila berean jartzen dituen errelatu faltsua" onartua izan dadin lortu nahi dutela.
Pedrazak ohartarazi du ez daudela "bi alde", "borreroak eta biktimak" baizik. Espainiako erakunde eta herritarrek "ETAren benetako asmoen inguruan mesfidati" egon behar dutela esan du.