Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburu Joseba Azkarragak esan du, Alderdien Legea "zorrotz" ezarriko balitz PSOEk berak ere ezingo lukeela hauteskundeetara aurkeztu, izan ere, hark esan duenez, PSOEn "GALi lotutako jendea" dago. Aukera Guztiak hautesle elkartearen alde sinadura emandako jendea ikertzen, "oso zorrotz" ari da Candido Conde Pumpido Azkarragak esan duenez. Ikertze prozesu horrekin jarraitu egin beharko lukeela esan du Justizia sailburuak, baina hauteskundeetara aurkeztu behar duten talde guztiekin jokaera bera izan beharko lukeela.
Joseba Azkarragak uste du, Alderdien Legea "zorrotz" ezarriko balitz PSOEk ere ezingo lukeela hauteskundeetara aurkeztu. Aukera Guztiak hautesle elkartearentzako sinadura eman zutenak ikertzen "zorrotz" ari da Espainiako Fiskal Nagusi Candido Conde Pumpido, eta esan du, prozesu horrekin segitu beharko lukeela, baina, alderdi guztiak "zaku horretan sartzeko" eskatu dio.
Izan ere, Azkarragak uste du, Alderdien legeak esaten duena "hitzez hitz" beteko balitz, PSOEk ere ezingo lukeela hauteskundeetara aurkeztu, han, "GALekin lotutako jendea dagoelako".
Azkarragak dio Alderdien Legea "zorrotz" beteko balitz PSOEk ere ezingo lukeela hauteskundeetara aurkeztu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu