Frantzian lau euskal herritar eta Andoainen beste bat atxilotu berri dituztela-eta, Frantziako eta Espainiako estatuek "polizia bideen aldeko apustuan itsuturik" jarraitzen dutela dio Askatasunak. Azkeneko 30 urteetan 35.000 euskal herritar atxilotu dituztela nabarmendu du, eta hori "antzua" gertatu izan dela. "Errepresiboak min handia egin du, baina beti izan ditu mugak herri honetan. Urte luze hauetan eman diren gertaerek agerian utzi dute bide errepresiboen antzutasuna Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko metodo bezala".
Mobilizazioak
Askatasunak dei egiten du atxiloketa horien aurrean "protesta" egiteko atxilotuen herrietan egingo diren mobilizazioetan.
Donostia. Gaur Egia auzoan 20.00etan Plaza Berrin asanblada eta mobilizazioa, eta Amara Zaharrean 20:00etan asanblada eta mobilizazioa. Bihar hiriburu mailako manifestazioa 20:00etan, Bulebarretik.
Andoain. Gaur 20.00etan asanblada informatiboa egingo dute Zumea plazan, eta ondoren mobilizazioa.
Bidart. 19:00etan konzentrazioa gaur.
Azken 30 urteetan 35.000 euskal herritar atzematea "antzua" izan dela dio Askatasunak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu