Lege, arau eta sistema korapilatsua du EAEko administrazioen sareak. Hona hemen, lege horien datu batzuk:
EAEko barne legedia
Estatuarekin. Espainiako Konstituzioak eta 1979ko Estatutuak estatuaren eta EAEren arteko eskumen banaketa zehazten dute.
Erakunde komunen eta foru organoen artekoa. Eusko Jaurlaritza eta legebiltzarraren eta foru aldundi eta batzar nagusien arteko eskumen banaketaz arduratzen dira estatutua eta Lurralde Historikoen Legea.
Finantza sistema. Kontzertu ekonomikoak EAEk estatuarekin dituen finantza harremanak arautzen ditu.
Foru arauak. Lurralde historikoetako foru arauen zerrenda zabal batek lurralde historikoen eskumenak arautzen ditu, eta baita udalerriei eragiten dieten gai batzuk ere.
Luralde Historikoen Legea
1. artikulua. EAEko Erakunde Erkideen eta euren Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko eskumenen titulartasunaren eta egikaritzaren mugapena lege honek arautuko du, Konstituzioa eta Autonomia Estatutuan aurreikusitakoaren arabera.
2. artikulua. Euren tradizio historikoen arabera, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak dira Lurralde Historikoetako foru organoak.
6. 2. artikulua. Lege mailako arauak xedatzeko eskumena Parlamentuari soilik dagokio.
15. artikulua. Autonomia Erkidegoak eta bere Lurralde Historikoek urtero egin eta onartuko dituzte euren aurrekontuak [...]. EAEko aurrekontuak Gobernuak egin eta Eusko legebiltzarrak onartuko ditu. Lurralde historiko bakoitzekoak Foru Aldundiek egingo dituzte eta Batzar Nagusiek onartu.
22. artikulua. Foru Diputazioek egin beharreko ekarpenen zehaztapena honako irizpide hauen arabera egingo da: 1) Lurralde bakoitzaren ekarpenen zehaztapena Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan erabakiko da [...].
28. artikulua. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua eratuko da [...]
30. artikulua. Herri Dirubideen Euskal Kontseilua euskal sektore publikoaren jarduera ekonomiko eta finantzieroen organo fiskalizatzaile gorena da. Eusko Legebiltzarraren menpe dago.