Erreakzioak

"Basatitzat eta ikaragarrizkotzat" jo du Gonzalez de Txabarrik gaurko atentatua

2004ko martxoaren 11
11:22
Entzun
Jose Juan Gonzalez de Txabarri Gipuzkoako Diputatu Nagusia Foru Aldundiko gainontzeko diputatu guztiekin atera da Madrilen izan den atentatuaren ondotik adierazpen instituzionala egiteko, premiazko bilera egin eta gero. Txabarrik "gogor" salatu du gaur goizeko atentatua. "Basatitzat eta ikaragarrizkotzat" jo du eta gaineratu du ez dagolea ñabardurarako lekurik. "Atentatu guztiak dira berdin-berdin gaitzetsi beharrekoak, baina gaurkoa benetan da doilorra. Jendez, langilez, haurrez beteriko trenetan lehergailuak eztandaraztea hori da gizagabetasun neurrigabekoaren erakusketa beldurgarria", esan du Gonzalez de Txabarrik.

Gipuzkoako Foru Diputatuak gaineratu du, ETAk berriro erakutsi duela zein den bere helburu bakarra, eta Gipuzkoako Foru Diputazioak biktima guztiei, haien senideei eta Madrilgo hiritar guztiei euren elkartasuna adierazi die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.