MAnifestazioa bihar

Batasunak bihar 17:30ean Hendaian egingo den manifestaziora joateko deia egin du

2004ko urriaren 8a
11:55
Entzun
Errepresioari Stop! Utzi Euskal Herria bakean goiburupean maifestazioa egingo da bihar Hendaian, 17:30ean herriko etxe aintzinetik abiatuta. Batasunak hara joateko deia egin du gaur.

Baionan eman duten prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, Batasunaren ustez polizia operazioak berak erakutsi du gatazka politikoa dela eta konponbideak ere politikoa behar duela izan. Oraingoa ez dela Frantziako Gobernuak esku hartzen duen lehen polizia operazioa esan dute, eta ez dela azkena ere izango iragarri.

Operazio polizialekin ez dela arazoa konpontzen azpimarratu dute, izan ere "estatuek arazoa ez daukate erakunde armatu batekin" Batasunaren iritzian. Esan dutenez,arazoa "erabaki egin nahi duen herri batekin" daukate.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.