Batasunak ez duela ekitaldi politikoak antolatzeko "gaitasun juridikorik" nabarmendu du Fernandez de la Vegak

2006ko urtarrilaren 12a
16:36
Entzun
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteordea Batasunakhilaren 21ean BECen (Barakaldo, Bizkaia) egiteko asmoa duen batzar nagusiaren inguruan mintzatu da Espainiako Antena 3 telebista katean egin dioten elkarrizketan. Batasuna legez kanpokoa dela nabarmendu du Fernandez de la Vegak, eta, ondorioz, ekitaldi politikoak antolatzeko "gaitasun juridikoa" ukatu dio. Dena den, auzia dagoeneko Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku dagoela nabarmendu du, eta Gobernuak epaileen erabakia "errespetatuko" duela.

"Batasuna alderdi ilegalizatua da, eta, beraz, ez alderdi gisa ez du izaera juridikorik ez eta ezer antolatzeko eskubiderik ere. Arazoa judizializatuta dago, badago gai horrekin ari den epaile bat, eta ekintza judizial horien harira fiskalak esku hartuko du. Epaileak fiskalaren esku utziko du egoki ikusten dituen neurriak hartzea. Azken batean, guk abian den prozesu judizial hori errespetatzen dugu, eta, beraz, ez dugu esateko besterik. Eginbide judizialak errespetatzen ditugula baino ez", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteordeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.