Politika

Batasunak Zapateroren adierazpena "positiboa eta sakonera politiko handikoa" dela iritzi dio

2006ko ekainaren 29a
18:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak ETArekin hizketan hasiko dela iragarri du gaur. Adierazpen horren aurrean, "premiazko balorazioa" egin du gaur Batasunak. Pernando Barrenak azpimarratu duenez, "Espainiako Gobernuk presidenteak egindako adierazpena, adierazpen positiboa eta sakonera politko handikoa" da. Bihar, irakurketa zabalagoa eginngo du Batasunak.

Barrenak azaldu duenez bi puntu nagusitan ikusten du Batasunak adierazpenaren "positibotasuna". Batetik, "Espainako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa esparrua abian jartzen duelako" eta bestetik, "euskal herritarren erabaki librea errespetatzeko konpromisoa hartu duelako Espainiako Gobernuak Rodriguez Zapateroren ahotan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.