Euskara

Batasunaren iduriko, Ruiz Piñeirok euskara "mespretxatu" du

2004ko urtarrilaren 23a
18:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari berriak euskara "mespretxatu" duela iruditzen zaio Batasunari, eta, halaber, euskara Justizia arloan normaltasunera irits dadin "ateak ixten" ari dela uste du.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan epaile izateko euskara jakiteak ez duela garrantziarik adierazi zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakari berriak.

Batasunaren arabera, Ruiz Piñeirok argi eta garbi utzi du "Madrilgo Gobernuaren mandatuaren menpe" jardungo duen ordezkari judiziala dela, eta "euskalduntasunaren kontrako irizpideak zintzo" jarraituko dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.