Espainiako Alderdien Legea joandako garaietako estrategien emaitza da Josu Erkoreka Espainiako Kongresuko diputatu jeltzalearen iduriko. Zehazki, Aznarren sasoian "ETA militarki garaitzeko" diseinatutakoa, eta egungo "elkarrizketa estrategian" zentzurik ez duena. Hala ere, PSOErentzat Batasunari presio egiteko tresna eragingarria dela iritzi dio, eta sozialistek horregatik eusten diotela.
Garzonen ardura
Gainera, Alderdien Legea modu apetatsuan aplikatzen dela nabarmendu du EAJko diputatuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan; hau da, lege horretan oinarrituta Batasunari jarduera batzuk galarazten zaizkiola eta beste batzuk ez. Erkorekaren arabera, Garzoan epailea litzateke erabilera apetatsu horrren ardurduna, etaaplikazio hori da igandeko manifestazioaren inguruan hainbesteko zalaparta eragin duena. "Ilegalizatuta ez ezik judizialki etenda egon arren, jardura politiko batzuk aurrera normaltasunez eraman ditzake Batasunak, hala nola, osterantzeko alderdiekin batzartzea. Beste batzuk, ordea, manifestazioak antolatzea, kasu, galarazi egiten zaizkio. Horri guztiari azalpena ematea oso zaila da", esan du.
Batasunaren ilegalizaizo gainditzea posible dela nabarmendu du Erkorekak, baita Alderdien Legea bertan behera utzi gabe ere: bi puntu aldatzea nahikoa litzatekeela azaldu du, disoluziari eta ilegalizazioari dagozkienak.
Batasunari presioa egiteko tresna delako eusten dio PSOEk Alderdien Legeari, Erkorekaren aburuz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu