BERRIA.INFOk epaiketa baten zuzeneko beste kontakizun bat

2010eko uztailaren 15a
20:14
Entzun
Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean, eta BERRIA.INFOk zuzeneko kontakizuna egin du goiz eta arratsaldez, auzitegitik bertatik. Bihar ere egingo du, 10:00etatik aurrera. Auzipetuen deklarazioen txanda da gaur eta bihar.

Hilaren 22 eta 23rako ere aurreikusita daude saioak. Irailean segituko du epaiketak -7, 8, 9, 14, 15 eta 16an-.

BERRIAren atari digitalak Udalbiltzari auziari buruzko webgunea zabalik du apiril bukaeratik.

BERRIA.INFOk Egunkaria-ren kontrako epaiketan egin zuen lehen aldiz auzitegitik zuzeneko kontakizuna -hori egiten aurreneko webgunea izan zen-, eta jarraipen ona eduki zuen (saio denetako kontakizunak hemen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.