BERRIA.INFOk greba orokorraren inguruko mahai-ingurua antolatu du bihar, 11:00etan

2012ko martxoaren 26a
15:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Osteguneko greba orokor deialdiaren gaineko mahai-ingurua antolatu du BERRIA.INFOk biharko. 11:00etatik aurrera ikusi ahal izango da zuzenean, BERRIA TBren bitartez.

Jakes Goikoetxea BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak gidatuko du saioa, eta gonbidatuen artean egongo dira Joseba Villareal ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboko arduraduna, Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko arduraduna eta Koldo Irurzun EHUko Lan Harremanen Eskolako irakaslea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.