Jose Luis Rodriguez Zapatero (Espainiako Gobernuko presidentea, PSOE). "Pozik nago Gobernuaren eta EAJren artean enplegu politika aktiboen eskumenari buruzko akordioa lortu delako".
ELA. "Ezin da onartu akordioaren edukia ezagutzera eman ez izana. Bi aldeek benetan zer hitzartu duten ez dakigu. Hori larria da, enplegu politikak langile klasearentzat oinarrizko gaia baitira. Behin eta berriz propaganda gailentzen zaio errealitateari. ELAk bere iritzia akordioaren edukia ezagutzen duenean emango du".
LAB. "EAJk prezio handia ordaindu du akordioa lortzearren. Eskumen honekin langabezi tasa apenas jaitsiko den. Gainera, EAJk albo batean utzi du enplegu politika pasiboen eskumena".
Damaso Casado (UGT-Euskadiko idazkari nagusia). "Oso ona da Jaurlaritzak enplegu politika aktiboen eskumena jasotzea. EAE zen Espainiako erkidego bakarra eskumen hori ez zeukana".
Leopoldo Barreda (PPko eusko legebiltzarkidea). "Espainiar herritarren arteko elkartasuna arriskuan egon daiteke. Bestetik, garbi ikusi da EAJk Patxi Lopez lehendakaria bazterrean utzi duela nahita, eta Zapaterok ontzat jo du joko hori".
Aintzane Ezenarro (Aralarreko eusko legebiltzarkidea). "Pauso garrantzitsua eta ona da, baina erdibidean geratu dira, Gernikako Estatutuak Gizarte Segurantzaren kudeaketa izan behar dela ere badioelako eta hori bazterrean utzi dute".
Mikel Arana (EBko eusko legebiltzarkidea). "Eskumen horren gaian ere frogatu da Lopez lehendakaria ikusle soila dela".
Jose Antonio Alonso (PSOEko bozeramailea Espainiako Kongresuan). "EAJk subiranismoa utzi egin duelako lortu da hitzarmena".
Maria Dolores de Cospedal (Espainiako PPko idazkari nagusia). "Gobernua prest dago kutxa bakarra hausteko".
Gaspar Llamazares (IUko parlamentaria). "PSOEk eta EAJk sinatutako akordioa injustua eta diskriminatzailea da, agian kutxa bakarra hautsi delako".
Artur Mas (CiUko presidentea). "EAJren estatu zentzuagatik lortu da akordioa".
Beste erreakzioak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu