Beste neurri batzuen artean

2016ko urriaren 4a
21:48
Entzun

Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak hobitik ateratzea ez da Iruñeko Udalak memoria historikoarekin lotuta hartu duen erabaki bakarra. Nafarroako hiriburuan frankismoa goratzen duten sinboloak kentzeko ekinaldi gehiago ere izan dira.

Esate baterako, Frankoren lehen gobernuan Justizia ministro izan zenari goratzarre eginez bere izena zuen Rodezno Plazari izena aldatu, eta Askatasunaren enparantza izena jarri zion apirilean, frankismoko biktimen pozerako.

Eta ez hori bakarrik: frankismoko krimenak argitzea ere nahi du Iruñeko Udalak, eta horretara bidean 80 urtez isilarazitako oroitzapen, testigantza eta datuak ari da biltzen maiatzaren 2az geroztik. Errepresio Frankistaren Memoria Historikoari Buruzko Informazio Bulegoa orduantxe ireki zuten, NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin sinatutako hitzarmen bati esker. Testigantza horiek kereila aurkezteko erabiliko ditu gero.

Nafarroako Gobernua ere antzeko bidean doa, eta armarri ereinozduna kenduko dute Nafarroako Jauregitik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.