Bilboko alkatea lanera itzuli da, bost hilabeteren ondoren

2013ko irailaren 25a
12:55
Entzun

Aulki gurpildunean agertu da ohiko bilkurara Iñaki Azkuna, bere alderdiko ordezkariek babestuta. BIzitza publikotik kanpo egin ditu bost hilabete Azkunak, eta oso esperotakoa izan da bere agerraldia. "Bizi al zarete?" esanez, agurtu ditu kazetariak.

Joan den apirilaz geroztik ez da agertu Bilboko Udaleko bilkuretara. Tarte horretan 82 egun egin ditu ospitalean, eta hiru operazio egin dizkiote. Joan den uztailaren 4an giltzurrun bat kendu zioten, eta osaketa espero moduan zihoan, baina joan den astean ospitalera eraman behar izan zuten infekzio bat zuela eta. Hala ere, gaur Udalean izan da, bere botoa garrantzitsua zelako gaurko saioan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.