Bilbon 18 urteko gaztea atxilotu dute ustez neskalaguna jo duelako

2007ko ekainaren 30a
13:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Neskalaguna ustez jotzeagatik 18 urteko gaztea atxilotu zuen atzo goizean Ertzaintzak, Bilboko Juan de Garay kaleko etxebizitzan. Ertzainak bertara iristean zortzi urteko haurrarekin topo egin zuten eta G.R.C izeneko ustezko erasotzailea eta bere ama gelan zeudela jakinarazi zien, eta gaztea neskalaguna jipoitzen ari zela.

Emakumeak kolpeen ageriko arrastoak zituela antzeman zuten ertzainek eta mutila atxilotu egin zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.