Carlos Cristobal PSNko zuzendaritzako kide ohiak alderdia utzi du PSOEk Sahararekin duen harremanagatik
Carlos Cristobal PSNko parlamenariak alderdia uztea erabaki du, Maroko Mendebalde Saharan egiten ari denaren ondoren, PSOEk horrekin duen jarrerarekin haserre. PSNko zuzendaritzako kide izan zen, eta Gabriel Urralburu Nafarroako presidentearen kabinete buru. 25 urte daramatza PSNen militatzen, baina orain PSOEk Mendebaldeko Sahararekin duen jarrera "axolagabeak" eraman du uzteko erabakia hartzera. Sahararen aldeko Bakea eta Askatasuna taldeko kidea da. Gutun bidez jakinarazi dio bere erabakia alderdi sozialistari, eta PSOEk Marokoren "azken masakrea" gaitzetsi ez izana salau du. Irtenbide bakarra nazioarteko legeak aplikatzea dela esan du, eta autodeterminazio errefereduma egin behar dela aldarrikatu dute. Azken urteetan PSOEren jarrera "minez" jasa duela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu