De Juanaren heriotzak "prozesurako baldintzak sortzea" gaitzago egin dezakeela ohartarazi du Barrenak

2007ko urtarrilaren 26a
11:17
Entzun
Pernando Barrena Batasuneko mahaikidearen iduriko Iñaki de Juana presoa hilko balitz horren kaltea ez litzateke arlo humano eta pertsonalera mugatuko, baizik eta arlo politikoan isla nabarmena izango luke: "prozesurako baldintzak sortzea" zaildu egingo luke. "Ezin dugu ahaztu laster heriotza baten aurrean egon gaitezkeela gauzak aldatzen ez badira. Uste dut oso egoera gogor baten aurrean egon gaitezkeela. Erronka, une honetan, guztien artean prozesua bideragarria izan dadin baldintzak sortzea da. Horrek izan behar du helburua, eta uste dut amaiera trajiko batek oso ragin txarra izango lukeela helburu horrekiko", esan du Euskadi Irratiko politikarien solasaldian. Halaber, De Juanari buruz Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia "mendeku" logika baten ondorio dela azpimarratu du.

Imazek ere epaia kritikatu du

Josu Jon Imaz EAJ presidenteak ere kritikatu egin du Auzitegi Nazionalaren erabakia, eta Zuzenbide Estatuak "egoera larrietan humanitatez" joka dezakeela adierazi du. Gainera, De Juana hilko balitz "ETAren munduari martiri bat ematea" litzatekeela iritzi dio: "terrorismoaren kotnrako borrokan, mundu horren diskurtusaren deslegitimazioaren ikuspuntutik, garrantzitsua da gizarte demokratikoak mundu horri martiriak ematea saihestea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.