De la Vegak Ibarretxeri ohartarazi dio Espainiako legediak ere ez duela dardar egingo

2007ko urriaren 1a
13:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Ibarretxek atzo EAJren Alderdi Egunean esan zuen Espainiako Gobernuarekin akordioa lortu nahi duela Eusko Jaurlaritzak, "baina, bestela, eskuak dardar ez" diela egingo. Antzekoa esan dio gaur Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuaren presidenteorde eta bozeramaileak. "[Espainiako] Legea eta Konstituzioa dira dardar ezin duten egin bakarrak, legea ezartzen dutelako, eta Gobernuari horretan inoiz ez dio dardar egin".

"Batzen" dituenaren inguruan hitz egin behar dela uste du De la Vegak, "ez bereizten gaituenen inguruan".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.