Debekuak gainditzeko zer egingo duen galdetu dio EHAK-k Ibarretxeri

2008ko irailaren 26a
18:55
Entzun 00:00:0000:00:00
EHAK-ko legebiltzarkide Nekane Erauskinen iduriko, Auzitegi Konstituzionalaren debekuakargi utzi du berriro ere Espainiak euskal herritarrei erabakitzeko eskubidea ukatzen diela. Hori dela eta, debeku horren aurrean etorkizunean zer egingo duen galdetu dio Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariari, eta egoera gainditzeko eragingarria den ezer egiteko prest ez egotea leporatu die lehendakariari berari eta, bereziki, EAJri.

"EAJk debekuari men egin dio eta egiten duen bakarra Internet bidez sinadurak biltzea da. Hori da egingo duten guztia? Horrekin konpoduko da? Zer planteatzen du Jaurlaritzak burdin hesia gainditzeko", galdetu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.