Kontu publikoak

Defizita txikitzeko konpromisoa berretsi du Parisek

Iker Aranburu.
2018ko abenduaren 6a
12:08
Entzun

Erregaien gaineko zerga ez emendatuta, kalkulatu baino 4.000 milioi euro gutxiago jasoko ditu Frantziako Ogasunak. Kopuru hori beste modu batera konpentatuko ez balu, litekeena da Frantziaren defizit publikoa BPGaren %3tik gora geratzea eta, hortaz, Europako Batasunak finkatzen duen gehienezko muga gainditzea. Halakorik ez dela gertatuko ziurtatu du gaur Gerald Darmanin Ogasun ministroak, France Inter irratian. "Geure kontu publikoak mantenduko ditugu. Errepublikako presidentea horretarako hautatu zuten".

2019rako, defizita %2,8an uzteko konpromisoa hartu du Parisek, eta eutsi egin nahi dio. "Nire eginbeharra da kontu publioak ez okertzea, horrek esan nahi duko etorkizunean frantziarren zergak emendatu egin beharko direla". Darmaninek nabarmendu du zorraren interesetan asko ordaintzen duela Estatuak, "bereziki atzerriko bankuei", eta defizita handituz gero gehiago pagatu beharko lizkietela.

Jaka Horiek eskatu arren, ISF zerga ez dutela berrezarriko gaineratu du Ogasun ministroak, baina erosteko ahalmenaren galera kezka zabaldua denez, bat egin du Xavier Bertrand ministro ohiak egindako proposamen batekin: enpresek, urte amaieran, "erosteko ahalmenaren aldeko saria" ordaintzea urtearen amaieran. Gobernuak ez luke sari hori zergapetuko.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.