Donostiako Udalak abian jarri du Anoeta estadioa birmoldatzeko espedientea

2012ko apirilaren 2a
14:29
Entzun

Donostiako udal gobernuak eta Realak ostiralean egindako bileraren ondoren, Udalak gaur jakinarazi du abian jarri duela Anoeta estadioa birmoldatzeko espedientea. Eraberritze lanetarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean aldaketa bat egin beharra izango du.  

"Udal gobernua aspalditik sendo ari da lanean Anoetaren erreformaren inguruan", esan du Udalak, eta Realarekin "sintonia ona" duela adierazi du. 

Futbol klubak estadioko atletismo pistak kendu nahi ditu, eta ikusle kopurua 32.000tik 38.000 ingurura igo. Udalak argitu du berak ez duela dirurik jarriko lanetarako.

Ostiraleko bileran, BERRIAk zekarrenez, Juan Karlos Izagirre alkateak eta haren lantaldeko hainbat kidek eta Jokin Aperribai Realeko presidenteak hartu zuten parte. Aperribaik bihar 9:30ean prentsaurrekoa emango du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.